Logotipo: Gorosabel Automática

EUSKARAESPAÑOLENGLISH   

  • BEZEROEN EREMUA ­ EXTRANET
  •  
  •  

Aurkezpena

Edificio: GOROSABEL S.A. D

1957an sortutako GOROSABEL S.A. enpresaren jarduera nagusiak diseinua, produkzioa, instalazioa, martxan jartzea eta salmenta ondoko zerbitzuak dira; besteak beste, honako hauek lantzen dira: makina-erreminten, manipulazio-makinen eta muntatze-makinen armairu elektrikoak eta botoiak, robotika, ebakitze-makinak, injektatze-makinak eta, oro har, era guztietako makinak. Era berean, instalazio industrialak berritzen ditugu, bai eta edozein automatizazio-mota martxan jarri ere.

GOROSABEL S.A. DAM (Diseinua-Automatizazioa-Makinak) taldearen parte da, GADIA S.A. eta URKUNDE S.A. enpresekin batera. Talde hori, barne-sinergietan eta ezagutzaren kudeaketa hobeagoan oinarrituz, merkatuari zerbitzu oso bat emateko helburuarekin sortu zen; guztia beren bezeroak guztiz asebetetzeko.

Etengabe garatuz joan da, eta, 90eko urteen amaieran, beste sail bat sortu zen, erabilera fotovoltaikoan espezializatua: GOROSABEL solar energy. Sail hori garatu egin da, talde-barruan dauden enpresek landutako ezagutzei esker, eta, egun, beste sail batean bihurtu da, erabilera fotovoltaikoez gain, erabilera termikoak ere lantzen dituena: GOROSABEL SolarDAM-ENERGY.

XHTML - CSS - A | Lege Oharra
GOROSABEL - AUTOMÁTICA