GOROSABELEKO BARNE INFORMAZIO SISTEMA
(SALAKETA KANALA)

Kanal hau Gorosabeleko jarduerako esparruan, gure konpromiso etikoaren aurkako edozein irregulartasun larri, lege-hauste edo jokabide modu seguru eta konfidentzialean jakinarazteko bidea da.

Kanalaren erabilera arduratsua:
Salaketa kanal hau ez da erabili behar beste pertsona batzuei akusazio faltsuak egiteko, ezta informazio okerrik emateko ere. Kanal hau erabiltzeak informatzailearen fede ona dakar.

Bermeak eta babesa:
Zure komunikazioa identifikatua edo anonimoa izan daiteke. Azken kasu horietan, sistemaren arduradunak baino ez du jakingo nor den informatzailea (identitatea jakinaraztea legezko betebeharra denean edo agintaritza judizial batek edo segurtasun indarrek identifikazioa eskatzen dutenean salbu). Inola ere ez zaie arau-hausteak egozten zaizkien pertsonei jakinaraziko, ezta hirugarrenei ere. Erabat debekatuta dago errepresaliak hartzea fede onez egindako komunikazioengatik.

Sistemako dokumentazioa: :


KOMUNIKAZIORAKO BIDEAK:

  1. Mezu elektronikoa: salaketakcanaldedenuncias@gorosabel.com
  2. Posta-helbidea: ELECTRICIDAD GOROSABEL, SL: KURUTZ GAIN INDUSTRIALDEA 7; 20850 MENDARO (GIPUZKOA). Barne Informazio Sistemako arduradunaren izenean bidali behar da komunikazioa.
  3. Presentzialki: era berean, Gorosabeleko Barne Informazio Sistemako arduradunarekin aurrez aurreko bilera bat eskatu ahal izango da, Gorosabeleko salaketen kanaleko helbidera mezu bat bidaliz.

Gorosabelek konfidentzialtasun osoa, bermatzeaz gain, fede oneko informatzaileen aurkako errepresalien erabateko debekua ziurtatzen du. Horrekin, datuen tratamendua DBEO-aren (datuen babeserako legea) arabera egingo dela jakinarazten da. Era berean, kanpoko informazio-kanaletara jo daiteke, Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearengana (BAE) edo agintaritza autonomiko eskudunengana zuzenduz.
Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen kanala:
https://www.proteccioninformante.gob.es/

IGO